GAIZKA IZAGIRREREN FILM GOMENDIOA: 'LEFT-HANDED GIRL'

GAIZKA IZAGIRREREN FILM GOMENDIOA: 'LEFT-HANDED GIRL' Telesail eta zinemazalea bazara, adi! Gaizka Izagirre adituak azkenaldiko telesail eta filmei buruzko iritzia emango dizu, zer ikusi erabakitzen laguntzeko. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/gaizka-izagirreren-film-gomendioa-left-handed-girl/@@download/image/npr.brightspotcdn.jpg
2026/06/11
Telesail eta zinemazalea bazara, adi! Gaizka Izagirre adituak azkenaldiko telesail eta filmei buruzko iritzia emango dizu, zer ikusi erabakitzen laguntzeko.
GAIZKA IZAGIRREREN FILM GOMENDIOA: 'LEFT-HANDED GIRL'

'LEFT-HANDED GIRL’
⭐⭐⭐⭐
(4/5)
Shih-Ching Tsou
108 minutu
Zinemetan

Zein berezia den Shih-Ching Tsou zinemagile taiwandarraren lehen film luzea! Drama familiar honek ama ezkongabe baten
eta haren bi alaben istorioa kontatzen du. Taipeira iristean, hiriburuko gaueko merkatu zalapartatsuan fideo-postu xume bat irekiko dute. Landako bizimodua atzean utzita, hiriaren erritmo biziak harrapatuko ditu, eta bakoitzak bere modura ikasi beharko du
bizimodu berri horretan nola moldatu. Narrazioak langile-familia baten presio ekonomiko eta kulturalak arakatzen ditu, eguneroko
keinu txikietan islatzen diren tentsioen bidez. Lan delikatua eta sakonki behatzailea da, egunerokotasunaren zuntzetik abiatuta
gai unibertsalak jorratzen dituena: familiakoa izatea zer den, desberdintasuna nola zigortzen edo onartzen den, eta boterea
nola transmititzen den belaunaldiz belaunaldi, askotan hitzik esan gabe.

Onena: Pertsonaiak.
Gustatuko zaizu gustatzen bazaizu: Sean Baker zinegilearen edozein film.