Gaizka Izagirreren film gomendioa: 'If I had legs, I'd kick you'

Gaizka Izagirreren film gomendioa: 'If I had legs, I'd kick you' Telesail eta zinemazalea bazara, adi! Gaizka Izagirre adituak azkenaldiko telesail eta filmei buruzko iritzia emango dizu, zer ikusi erabakitzen laguntzeko. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/gaizka-izagirreren-film-gomendioa-if-i-had-legs-id-kick-you/@@download/image/6f26d4cdd3a030d02bbe8fcd751716912415b59959070e507e67f627a4f24b43._SX1080_FMjpg_.jpg
2026/05/21

Testua: Gaizka Izagirre

Telesail eta zinemazalea bazara, adi! Gaizka Izagirre adituak azkenaldiko telesail eta filmei buruzko iritzia emango dizu, zer ikusi erabakitzen laguntzeko.
Gaizka Izagirreren film gomendioa: 'If I had legs, I'd kick you'

‘IF I HAD LEGS I'D KICK YOU’
⭐⭐⭐⭐ (4/5)
Mary Bronstein
113 minutu
Prime Video/ Movistar + / Apple TV

Azken urteotan, pantailan inoiz ikusi gabeko amatasunaren irudikapenak agertzen hasi dira. Nightbitch, Mother, Die My Love edo Salve María filmek esperientzia erraietakoa eta deserosoa erakusten dute, samurtasun klixeetatik urrun. If I Had Legs I'd Kick You multzo horretan kokatzen da. Rose Byrne protagonista duen filmak amatasunaren erretratu gordina eta ezohikoa eskaintzen
du. Komedia ilunaren eta erraietako errealismoaren elementuekin nahastuta, film dramatiko honek Linda du ardatz, emozioen kolapsoaren ertzean dagoen emakumea. Pelikula desafiatzailea eta deserosoa da. Ez du ez erantzunik, ez kontsolamendurik eskaintzen; horren ordez, filtrorik gabe, bere buruari ezin diola eutsi sentitzen duen emakume baten erretratu itogarria eskaintzen du.

Onena: Rose Byrne.
Gustatuko zaizu gustatzen bazaizkizu: Nightbitch (Marielle Heller, 2024) eta Salve María (Mar Coll, 2024).