Gaizka Izagirreren film gomendioa: 'Flow'

Gaizka Izagirreren film gomendioa: 'Flow' Telesail eta zinemazalea bazara, adi! Gaizka Izagirre adituak azkeneko telesail eta filmei buruzko iritzia emango dizu, zer ikusi erabakitzen laguntzeko. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/gaizka-izagirreren-film-gomendioa-flow/@@download/image/NewMovies_FLOW-Featured.png
2025/06/05

Testua: Gaizka Izagirre

Telesail eta zinemazalea bazara, adi! Gaizka Izagirre adituak azkeneko telesail eta filmei buruzko iritzia emango dizu, zer ikusi erabakitzen laguntzeko.
Gaizka Izagirreren film gomendioa: 'Flow'

‘FLOW’  ⭐⭐⭐⭐ (4/5)
Gints Zilbalodis
83 minutu 

Munduak hondamendi moduko bat jasan du eta uraren maila gero eta gehiago igotzen ari da. Testuinguru horretan, ahal duen bezala bizirauten duen katu beltz txiki bat ageri da. Bera izango da film letoniar eder honen protagonista, baita bidean topatuko dituen beste animalia batzuk ere; gizakiak desagertu egin dira. Flow filmak, elkarrizketarik gabe eta narratiba bisual txundigarria erabiliz, biziraupen eta auto-aurkikuntza bidaia batean murgilduko du ikuslea; hitzik gabe kontatutako istorioak indarrez transmititzen ditu emozio eta mezu unibertsalak. Musika, soinu-efektuak eta, batez ere, irudiak dira narratibaren bide nagusiak. Animazio inguratzailea eta giro onirikoa ditu filmak, eta bakardadeari, bizikidetzari eta erresilientziari buruz hausnartzera gonbidatzen gaitu. Konbentzio narratiboak apurtzen dituen film zoragarria da, esperientzia zinematografiko desberdinak bilatzen dituztenentzat ezinbesteko lana.

Onena: Bisualki hipnotikoa da.
Gustatuko zaizu gustatzen bazaizu: The Wild Robot (Chris Sanders, 2024).