Gaizka Izagirreren film gomendioa: 'Blue Moon'

Gaizka Izagirreren film gomendioa: 'Blue Moon' Telesail eta zinemazalea bazara, adi! Gaizka Izagirre adituak azkenaldiko telesail eta filmei buruzko iritzia emango dizu, zer ikusi erabakitzen laguntzeko. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/gaizka-izagirreren-film-gomendioa-blue-moon/@@download/image/40332232-6799-4e9c-9e72-338d81f4e6fb_4050x2625.jpg
2026/05/07

Testua: Gaizka Izagirre

Telesail eta zinemazalea bazara, adi! Gaizka Izagirre adituak azkenaldiko telesail eta filmei buruzko iritzia emango dizu, zer ikusi erabakitzen laguntzeko.
Gaizka Izagirreren film gomendioa: 'Blue Moon'

‘BLUE MOON’
⭐⭐⭐⭐(4/5)
Richard Linklater
100 minutu
Filmin/ Movistar + 

Richard Linklater denborarekin dantza egiten dakien zinegilea da; hori islatzen dute, adibidez, Before trilogia zoragarriak eta
Boyhood maisulanak. Bere lan berriak Lorenz Hart kanta-idazlearen azken urteetan murgiltzen gaitu, AEBtako antzerki musikaleko figura distiratsu baina tragikoa. Hart eta Richard Rodgers musikagilea bi hamarkada luzez aritu ziren elkarlanean, eta antzerki musikalaren historian arrastoa utzi zuen bikotea osatu zuten. Baina, egun batean, elkarlana eten egin zen: Harten osasun-arazoek eta adikzioek guztia zaildu zuten. Blue Moon filma Oklahoma! musikal arrakastatsuaren estreinaldiaren ondorengo orduetan girotzen da. Istorioa ia denbora errealean kontatua dago, eta New Yorkeko Sardi’s tabernan gertatzen da ia osorik. Bertan, Hart-ek bere autoestimu hautsiari aurre egin beharko dio: han dauden guztiekin solasean arituko da, eta ikuslea hizketaldi eta hausnarketa guztien lekuko bihurtzen da.

Onena: Ethan Hawke da, funtsean, filmaren arima.
Gustatuko zaizu gustatzen bazaizu: Stephen Kingen eleberrietan oinarrituriko edozein film.