Gaizka Izagirreren film gomendioa: ‘Eddington'
‘EDDINGTON’
⭐⭐⭐⭐ (4/5)
Ari Aster
145 minutu
Prime Video
Ari Aster zuzendari txalotuak pantaila handira egin du itzulera, inor epel utziko ez duen proposamen ausart batekin: Eddington. Argumentua 2020an garatzen da, Mexiko Berriko fikziozko herri batean. Han, Joe Cross (Joaquin Phoenix) sheriffaren eta Ted Garcia (Pedro Pascal) alkatearen arteko tentsioak erakusten dira, pandemiaren eta politikaren itzalak areagotutako tentsioetan harrapatuta. Eztabaida isilak laster su bihurtzen dira eta herri osoa zatitzen duen gatazka pizten da. Asterrek COVID19aren aroari ematen dion erantzun satirikoa, zorrotza eta gupidagabea da. Garai hartako zauri kolektiboak azaleratzen ditu modu ziztatzaile eta beldurgarriki zehatz batean: musukoen erabilera, negazionismoa, arrazakeria, urruntze sozialerako neurriak eta George Floyden hilketaren ondorengo bat-bateko adierazpenak. Gorrotatu ala maitatuko duzun filma da.
Onena: Oso berezia eta sailkaezina dela.
Gustatuko zaizu gustatzen bazaizu: Ari Aster-en edozein lan.

