Gaizka Izagirreren film gomendioa: 'Good luck, have fun, don't die'

Gaizka Izagirreren film gomendioa: 'Good luck, have fun, don't die' Telesail eta zinemazalea bazara, adi! Gaizka Izagirre adituak azkenaldiko telesail eta filmei buruzko iritzia emango dizu, zer ikusi erabakitzen laguntzeko. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/gaizka-izagirren-film-gomendioa-good-luck-have-fun-dont-die/@@download/image/Pantaila-argazkia 2026-07-29 095757.png
2026/08/06

Testua: Gaizka Izagirre

Telesail eta zinemazalea bazara, adi! Gaizka Izagirre adituak azkenaldiko telesail eta filmei buruzko iritzia emango dizu, zer ikusi erabakitzen laguntzeko.
Gaizka Izagirreren film gomendioa: 'Good luck, have fun, don't die'

'GOOD LUCK, HAVE FUN, DON'T DIE’
⭐⭐⭐⭐(4/5)

Gore Verbinski
134 minutu
Disney + eta Apple TV

Jatetxea jendez gainezka dago. Detonagailu bat daraman gizon bat indarrez sartu da, etorkizunetik datorrela esanez. Misio berarekin itzultzen den 117. aldia da. Denbora agortu baino lehen, adimen artifizialaren berehalako apokalipsia gelditu behar du, gizateria sare sozialen arriskuetatik salbatzeko. Horretarako, bezero-talde bat errekrutatu beharko du. Premisa zoro horretatik abiatuta, istorioak suspensea, umore beltza eta zientzia-fikzioa uztartzen ditu eta pertsonaia bakoitzaren istorioak erakusten ditu. Muturreko egoeren bidez, gizarte-sentsibilizazio eza, isolamendu digitala eta etorkizunarekiko beldur kolektiboa modu barrokoan jorratzen ditu. Zenbait alderditan, Black Mirror telesailaren pasarteak ekartzen ditu gogora, baina tonu ludikoagoa, frenetikoagoa eta bisualki nabarmenagoa du. Luzeegia, desantolatua eta esajeratu samarra izanik ere, film ausarta eta anbiziotsua da. Komedia eroaren, zientzia-fikzioaren eta kritika kulturalaren arteko hibrido gomendagarria.

Onena: Duen erritmo eta egitura zoroa.
Gustatuko zaizu gustatzen bazaizkizu: Black Mirror (Charlie Brooker, 2011-2025) eta Don't Look Up (Adam McKay, 2021).