Gaizka Izagirrek zinemari buruzko 'Klaketa' bideopodcasta estreinatu du
Ikus-entzunezkoen zaleok pozik egoteko moduan gaude. Izan ere, euskal zineari buruzko Klaketa bideo-podcasta sortu dute, bideoan zein audioan kontsumitzeko.
Gaizka Izagirre zinema eta telesail kritikaria da OnTime ekoiztetxeak sortutako Klaketa podcastaren aurkezlea, eta bera arduratu da gidoiez eta zuzendaritzaz ere. Atal bakoitzean euskarazko film edo telesail bat izango dute hizpide eta bertan lan egindako protagonista bat gonbidatuko dute: aktorea, zuzendaria, makillatzailea, ekoizlea, gidoilaria... Hala, besteak beste, elkarrizketatuaren ibilbideaz eta ikus-entzunezkoaren inguruko bitxikeriez arituko dira solasean.
Lehen atalean Handia filmean lan egindako Ainhoa Eskisabel makillatzailea gonbidatu dute. Guau plataforman ikus edo entzun daiteke Gaizka Izagirreren eta Ainhoa Eskisabelen arteko elkarrizketa. Astelehenero atal berria argitaratuko dute bertan.

