Gaixotasun mentalak dituzten milaka pertsona lotuta bizi dira

Zenbait herrialdetan denbora luzez konfinatuak izaten dira pertsonak Human Right Watch erakundearen txostenak ezagutarazi duenez.
Giza eskubideen aldeko erakundeak adierazitakoaren arabera, kasu askotan, higienerik gabeko eta gainezka dauden instituzioetan egoten dira lotuta, euren gaixotasunari aurre egiteko inongo laguntzarik eskaini gabe. Konfinatuta pertsona askok leku berdinean jaten dute, lo egin, pixa edo kaka egin Txostenak Afganistan Txina, Ghana, Indonesia, Kenia, Mexiko, Nigeria edo Yemen bezalako herrialdeak aztertu ditu.
Mundu mailan estimatzen da 792 milioi pertsonek gaixotasun mentalak dituztela. Zifra horren barruan bost umetatik bat sartzen da. Alta, gobernuek euren osasun aurrekontuaren %2 bakarrik erabiltzen duten osasun mentalei aurre egiteko.
Erakunde honek txostena osatzeko honelako arazoak dituzten 350 pertsona elkarrizketatu ditu, baita erlijio liderrak, osasun langileak edo gobernuko funtzionarioak. 110 herrialdetan burutu da ikerketa eta ikusi dute horietatik 60 herrialdeetan osasun mentaleko gaixoak giltzaperatzeko kateak erabiltzen dituztela.
Human Rights Whatch giza eskubideen alde diharduten munduko erakunde ezberdinekin lanean aritu da #BreakTheChains (hautsi kateak) kanpainaren barruan. Kanpaina honek arazo mentalak dituzten pertsonei kateak ezartzearen jokabidearekin amaitzea du helburu.
Mundu osoko testigantzak
Human Rights Watch-ek txostenean arazo mentalak dituzten hainbat pertsonen testigantzak ere bildu ditu. Lekukotasunek argi erakusten dute bizi diren baldintza txarrak. Keniako gizon bat, non egun lotuta bizi den honela dio: Honela ez da pertsona bat tratatzen. Gizakiak aske izan behar du.
Beldur nintzen gauetan norbaitek erasotuko ote ninduen eta ezin defenditu ahal izatea lotuta nengoelako dio Felipek. Gizon hau Mexikoko ospitale psikiatriko batean egon zen lotuta eta biluzik. Eta funtzionario batek argi dio: Senitartekoek askotan lotzen dituzte. Gorputzean dituzten seinale fisikoengatik dakigu. Orbainak izaten dituzte.
Azkenik, Human Rights Watch erakundeak gobernuei eskatu die lehen baino lehen horrelako jokabideak debekatzeko. Horrekin batera, gaixotasun mentalen inguruko estimarekin bukatzeko kanpainak martxan jartzeko ere exijitu die, hauei aurre egiteko kalitateko zerbitzu bat eskaintzearekin batera.