Gaitasun anitzeko modeloak? Posible da!

Gaitasun anitzeko modeloak? Posible da! 'Etiketak arroparentzat dira' lelopean, River Island denda britainiarrek aniztasunaren aldeko apustua egin dute kanpaina berrian; lan bikaina egin dute, ezta? https://www.gaztezulo.eus/albisteak/gaitasun-anitzeko-modeloak-posible-da/@@download/image/rver.jpg
2018/03/09
berria
'Etiketak arroparentzat dira' lelopean, River Island denda britainiarrek aniztasunaren aldeko apustua egin dute kanpaina berrian; lan bikaina egin dute, ezta?
Gaitasun anitzeko modeloak? Posible da!

Modan apustu berritzaileek saria izaten dute, eta oraingoan, River Island denda britainiarrak eman du pausoa, kasu honetan, gaitasun anitzeko haurrei protagonismoa emanez. Hala, Etiketak arroparentzat dira lelopean, Down sindromea, garun paralisia, 18q sindromea eta bestelako gaitasunak dituzten haur modeloak aukeratu dituzten beren arropa kanpainarako.

 

 

Haur modelo horien kontratazioaren atzean Zebedee Management agentzia dago. Gaitasun anitzak dituzten profesionalei ibilbide artistikoa garatzen laguntzeko helburua dute, eta sekulako lana egiten dute lan munduan murgildu daitezen.

 

Argazki sesioak utzi zituen perlekin uzten zaituztegu; sekulako lana egin zuten!