Gainditu gabeko irakasgaiak geratzen zaizkizula amesten duzu? Ezagutu zein den amets errepikakor honen esanahia
Zuk ere gauza bera amestu izan duzu? Aspaldi utzi zenion ikasle izateari, baina hala ere gaua iristean eskolara izultzen zara, zer dela eta?
Edonork sekula izan duen amets errepikakorra da. Askok, unibertsitatea edo ikasketak bukatu eta urte askotara ikasgairen bat geratzen zaiela amesten dute gaua iristean. Dirudienez, bizitza errealean ikasle garaia atzean uzten badugu ere, ametsetan ez dugula guztiz sekula uzten. Eskolan hasten baikara bizitzak nola funtzionatzen duen ulertzen, lehengo aldiz orduan jartzen gaituzte proban eta ez dugu beti gainditzen. Familiarengandik urrun eraikitzen ditugun lehen harreman sozialak bertan gertatzen dira. Horregatik, gure traumak berpizterakoan, behin eta berriz, eskolara edo ikasle garaira itzultzen gara.
Haurtzaroa eta nerabezaroa zedarri izan ohi dira gure bizitzetan. Horregatik itzultzen gara ametsetan etapa horietara, askotan kutsu ezkor batekin. Hala ere, adituek diote amets hauen jatorria ezagutzeko ez dugula iraganera begiratu behar, baizik eta orainera. Momentu zailak igarotzen ari garenean agertu litezke, modu metaforikoan.
Ohikoena azterketa batera korrika bizian joaten agertzea da, lo hartu dugulako, edo ikasgela ez aurkitzea, azterketako testua ez ulertzea, ikasgai okerra ikasi izana edo eskolara biluzik joan izana. Guztiak elementu bat partekatzen duten ametsak dira: espero den mailan ez egotea, proba ez gainditzea.
Honela, mundu errealean graduatua eskuratua izan genezake, baina ez dugu sekula eskola, institutua edo unibertsitatea abandonatzen, izan oroitzapen on edo txarrekin.

