Gailu elektronikoak eta lo aldaketak

Gailu elektronikoak eta lo aldaketak Frogatu da lotura sendoa dagoela gailu elektronikoekin eta lo nahasteekin. Ikerketa batzuk diotenez mota honetako aparatuek erritmo zirkandianoan eragiten duten, hain justu gure ernetasuna eta deskantsuaz arduratzen den horretan. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/gailu-elektronikoak-eta-lo-aldaketak/@@download/image/adolescente-vamping.jpg
2019/12/04

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

Frogatu da lotura sendoa dagoela gailu elektronikoekin eta lo nahasteekin. Ikerketa batzuk diotenez mota honetako aparatuek erritmo zirkandianoan eragiten duten, hain justu gure ernetasuna eta deskantsuaz arduratzen den horretan.
Gailu elektronikoak eta lo aldaketak

Berriki agertu diren ikerketen arabera badago harremana bi faktoreen artean. Lo nahasteak sortzeko aukerak potentzialki igotzen dituztela gailu hauek baieztatu dute, loaren kalitateari kalte eginez.

Gaia kezkagarria da kontuan harturik mugikorrak, ordenagailuak eta bestelako gailu elektronikoak etengabe erabiltzen ditugula egun osoan zehar. Hori dela eta, gero eta gehiago dira mugikorra alboan eduki gabe lo egiteko gai ez direnak edo ordenagailua ohera eramaten dutenak lanean jarraitzeko edo telesailen bat ikusteko.

Ebidentziak daude diotenak jokabide guzti hauek arazotsuak izan daitezkeela. Kaliforniako Unibertsitateko National Sleep Foundation erakundearen arabera aparatu hauengatik loaldiak laburragoak dira eta kalitate urriagokoak.

Argi artifiziala eta erritmo zirkandianoak
Erritmo zirkandianoek 24 orduren barruan izaki bizidun guztiok jasaten ditugun aldaketa prozesuei erreferentzia egiten diete. Beti ordena berdin bat jarraitzen duten erritmoak dira eta etapetan banatzen dira. Beste aspektu askoren artean, erritmo hauek loaldi zikloa erregulatzen dute.

Connetticut-eko Unibertsitateak burututako ikerketaren arabera argi artifizialak erritmo zirkandianoak aldatu ditzake, eta zehazki lo zikloa. Ikerketak harreman zuzena ezartzen du gailu elektronikoak eta lo nahasteen artean. Ziklo naturaletan argi gehiago dagoenean aktiboago gaude eta pasiboago iluntzean.

Ziklo natural hauek erretinan dauden zelulek determinatzen dituzte hein handi batean. Gailu elektronikoetako pantailak piztuta daudenean distortsio bat gertatzen da ordea. Hala, gauez izanda ere eguneko funtzioak aktibatzen dira, lo egin aurretik desaktibatuak egon behar luketeenean.

Kaliforniako Unibertsitatea ondorio antzekoetara iritsi da eta harago joan da. Ordenagailuko eta mugikorretako pantaila urdinek melatonina ekoizpena murrizten duela dio ikerketak. Hormona hau da gure loaren kalitatean eragiten duena. Hau baxua bada gehiago kostatuko zaigu lo hartzea eta loaldiaren kalitatea urritzen da.

Bestalde, ohean mugikorra edo ordenagailua ondoan edukitzearen ohitura txarrak jarduera neuronala jaistea ekiditen du. Gailu hauek alerta egoeran mantentzen gaituzte aurkakoa behar dugunean: lasaitzea. Ez hori bakarrik, lo gauden bitartean mezuak edo jakinarazpenak iristen zaizkigu eta asko horren baldintzatuak daudenez, berehala esnatzen dira hauek begiratzera. Ez badu soinurik edo bibraziorik egiten ere, tentsio subjektibo bat dago alerta mantentzen gaituena. Jarrera honekin zaila da ondo lo egitea.

David Dorenbaum psikiatra eta psikoanalistak dioenez ohitura hauek lo nahasteez gain beste zenbait ondorio ere eragiten dituzte. Berak dionez, gailu hauen erabilera etengabekoagatik zailagoa da ametsak gogoratzea. Beraz, analogia bat dago pantaila eta irudi onirikoen artean.

Australiako 13-16 urte bitarteko 1.000 ikasleren artean egindako ikerketa baten arabera gailu hauek lo nahasteak eragiteaz gain osasun mentalean ere efektu kaltegarriak eragin ditzaketeela frogatu du. Lagin honetako gazteek depresio zantzu handiagoak zituztela behatu zen.

Halere, gailu elektrikoak bere horretan ez dira arazoa. Arazoa euren erabilera txarra da. Ongi erabiltzen badira teknologiak bizitza erraztu liezaguke, zenbait funtzio sinpletuz. Egun ordea, egoera bestelakoa da, aparatu hauen erabilera txarragatik pertsona zaurgarri eta menpekoak bilakatzen ari gara.