Gaika

Birziklatzeko arazoak? Zilarrezko papera nora bota behar dugu? Zer egin pixoihalekin? Nora bota arropak? Atez ateko sistema martxan dagoen herrietan eguneroko galdera hauei erantzunteko garatu dute aplikazio hau. Hondakinak behar bezala bereizteko aproposa benetan. Gainera, Astigarraga, Hernani, Oiartzun eta Usurbil herrietan gai bakoitza ateratzeko ordutegiak eta egutegia azalduz lagunduko digu. Zure herrian ez dago zaborra biltzeko sistema hau martxan? Ez dio axola, zertxobait birziklatzeko aukera izango duzu eta aplikazio hau oso interegarria da behar bezala ikasteko.