Gaelikoaren alde, Korrika

Bazenekien Irlandan ere egiten dutela Korrika gaelikoaren alde? Zazpi egunez Irlanda zeharkatu ostean, Kerryn amaituko du aurtengo edizioak. Dagoeneko 5. edizioa antolatu dute, gaur hasi da, eta 1,500 kilometroko ibilaldiaren ostean, larunbatean amaituko da hizkuntzaren aldeko aldarrikapen festa. Hala, egunez zein gauez, Belfastetik Kerryrako bidea egingo dute.
Rith-ek gaelikoz ‘korrika egin’ esan nahi du, eta hain zuzen, Euskal Herrian egiten den Korrikan inspiratu ziren ekimen hau martxan jartzeko. Hala, hemen bezala, kilometroak aurrez erosi daitezke, korrikalariek elkarri pasatzen diote lekukoa eta behin helmugara iritsita, lekukoak barruan gordetzen duen mezu sekretua irakurtzen dute. Zorte on!
Maidin iontach ag cuir tús le #Rith2018 I mBéal Feirste. Maith sibh na scoileanna, clubanna CLG agus grúpaí phobail a bhí páirteach. Tuilleadh pictiúirí le teacht pic.twitter.com/ABomjJNxyW
— Rith (@Rith_Gaeilge) 11 de marzo de 2018