Gabriel Medinak irabazi du Zarauzko San Miguel Pro txapelketa

Gabriel Medinak irabazi du Zarauzko San Miguel Pro txapelketa https://www.gaztezulo.eus/albisteak/gabriel-medinak-irabazi-du-zarauzko-san-miguel-pro-txapelketa/@@download/image/2011957410san_miguel_zarautz1.jpg
2012/12/13
berria
Brasildarrak izan dira nagusi eta euskal surflariek emaitza kaskarrak izan dituzte. Kontzertuek eta olatuen gaineko ikuskizunak jende mordoa bildu dute.

Lehen bi egunetan itsasoak ez zuen jolaserako gogo handirik eta larunbatera atzeratu behar izan zuten lehen txanda. Lehen txanda horretan euskal surflariek ez zuten zorte handirik izan. Olatu txikiak ziren nagusi eta brasildarrek erakutsi zuten horrelako itsasoarekin artistak direla: Sei brasildar, australiar bat eta britainiar bat sailkatu ziren final laurdenetarako.

Atzokoan olatu handixeagoak izan ziren, bi metrorainokoak, eta haizete gogorren aurka ere aritu behar izan zuten lehen mailakotzat, sei izar, hartzen den txapelketako partaideek. Final laurdenekoetatik lau brasildar pasa ziren final erdietara, eta Gabriel Medina eta Peterson Crisanto lehiatu ziren finalean. Azkenik, batez ere airean egindako maniobra bikainei esker, Medinak eraman zuen txapela.

Eguraldiak eta itsasoak lana gehiegi erraztu ez badute ere arrakastatsua izan da aurtengo txapelketa. Bai parte hartzaileek eskainitako mailagatik eta baita txapelketa ikustera gerturatu den jende andanagatik ere. Gauetan eman diren kontzertuek ere, besteak beste We are Standard, Kerobia, Delafee y la Flores Azules edota Zenttric, giro polita jartzea lortu dute.   


Sailkapenak


Finala
1- Gabriel Medina (BRA) 15,87
2- Peterson Crisanto (BRA) 8,07

Finalaurrekoak
1: Gabriel Medina (BRA) 18.87 Def. Tiago Camarao (BRA) 18.50
2: Peterson Crisanto (BRA) 18.47 Def. Tomas Hermes (BRA) 12.66

Finalaurdenak
1: Gabriel Medina (BRA) 13.60 Def. Wiggolly Dantas (BRA) 9.27
2: Tiago Camarao (BRA) 13.17 Def. Alex Ribeiro (BRA) 13.17
3: Tomas Hermes (BRA) 15.66 Def. Romain Cloitre (REU) 10.44
4: Peterson Crisanto (BRA) 14.56 Def. Nicholas Squires (AUS) 12.60