Gabriel Garcia Marquez: "Adinik gabeko idazlea"

Gabriel Garcia Marquez errealismo magikoaren bultzatzaile nagusitzat jo izan dute. Literatur mugimendu horrek errealitatea eta magia, fantasia, naturaz gaindikoa
uztartzen ditu. Ez da harritzekoa, beraz, haren sustatzaileen artean idazle kolonbiarra izatea. Izan ere, ez dago batere garbi zer urtetan jaio zen Garcia Marquez: Aracataca hirian jaio zela jakina da, martxoaren 6an jaio zela ere bai, ordua ere ba omen dakite 09:00ak, baina urtea eztabaida iturri izan da luzaroan bera eta anaiaren artean: 1927an jaio zela zioen anaiak eta 1928an, aldiz, idazleak.
Antza, arrazoia eman diote, azkenean, Gabriel Garcia Marquezen anaiari. Aurten ospatu baitute idazlearen 80. urtebetetzea. Aitona-amonekin hazi zen Garcia Marquez. 1947an, Zuzenbide eta Zientzi Politikoak ikasten hasi zen Bogotan, baina bertan behera utzi zituen ikasketak. Hainbat egunkaritan lan egin eta Europan barrena ibili ondoren, New Yorkera jo zuen Garcia Marquezek, 1961ean, berri emaile lanak egitera. Handik alde egin behar izan zuen, ordea. Kritika gogorrak eta mehatxuak jaso baitzituen; CIAk berak mehatxatu zuela diote. Garcia Marquez beti ezkerreko ideietatik gertu izan da, laguna du Fidel Castro, eta AEBen politika salatu du askotan. Bekatu larriegia.
1967an Garcia Marquezek bere obra nagusia plazaratu zuen: Cien años de soledad. Istorioa Macondo irudimenezko herrian girotuta dago zehaztu gabeko garai batean. Liburua 35 bat hizkuntzatara itzuli dute, eta 30 milioi ale inguru saldu dira. Ordurako lan sortatxo bat egina zuen, baina zerrenda luze-luzea ondoren etorri zen. Eta tartean, 1982an, Literatura Nobel Saria.
BIBLIOGRAFIA
Naufrago baten kontakizuna (1955) Ekain (1998)
La hojarasca (1955)
Un dia despues del sabado (1955)
Koronelari ez dio inork idazten (1961)
Ibaizabal (1992)
Los funerales de Mama Grande (1962)
La mala hora (1962)
Cien años de soledad (1967)
Monologo de Isabel viendo llover en Macondo (1968)
La increible historia de la candida Erendida y de su abuela desalmada (1972)
Cuando era feliz e indocumentado (1973)
Chile, el golpe y los gringos (1974)
Ojos de perro azul (1974)
El otoño del patriarca (1975)
Heriotza iragarritako baten kronika (1981)
Argia urtekariak (1993)
Textos costeños (1981)
Viva Sandino (1982)
El olor de la guayaba (1982)
El secuestro (1982)
Erendira (1983)
Diatriba de amor contra un hombre sentado (1984)
El amor en los tiempos del colera (1985)
Las aventuras de Miguel Littin clandestino en Chile (1986)
Jenerala bere laberintoan (1989) Elkar (1990)
Doce cuentos peregrinos (1992)
Del amor y otros demonios (1994)
Noticia de un secuestro (1996)
Vivir para contarlo (2002)
Memoria de mis putas tristes (2004)