Gabriel Aresti Ipuin Lehiaketara aurkezteko epea zabaldu dute

Gabriel Aresti Ipuin Lehiaketara aurkezteko epea zabaldu dute Kontakizunak martxoaren 30era bitarte bidali behar dira. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/gabriel-aresti-ipuin-lehiaketara-aurkezteko-epea-zabaldu-dute-1/@@download/image/IMAGEN.jpg
2024/01/16
Kontakizunak martxoaren 30era bitarte bidali behar dira.
Gabriel Aresti Ipuin Lehiaketara aurkezteko epea zabaldu dute

Gabriel Aresti ipuin lehiaketaren XLI. ediziorako proposamenak aurkezteko epea zabaldu du Bilboko Udalak. Lehiaketaren helburua literaturaren sorkuntza sustatzea eta euskal literaturako egilerik adierazgarrienetako baten lana ezagutarazten laguntzea da.

Euskara eta gaztelaniazko modalitateak izango dira lehiaketan, eta biek 3.500 euroko saria eta 1.750 euroko bi accesit izango dituzte. 

18 urtetik gorakoak aurkez daitezke, nazionalitatea dena dela ere. Ez dira onartuko aukeratutako hizkuntzetik kanpo itzulita dauden lanak, eta ezta lehendik sarituak izan diren kontakizunak ere. Gaia librea izango da eta kontakizunaren luzera hamabost orritakoa izan behar da gehienez. 

Martxoaren 30era arte bidal daitezke lanak formatu digitalean, www.bilbao.eus/arestilehiaketa helbidean. 

Modalitate bakoitzak bere epaimahaia izango du, eta literatura arloko pertsona ospetsuek osatuko dute.  Sariak banatzeko ekitaldia 2024ko azken hiruhilekoan izango da. 

Lehiaketaren oinarriak hemen kontsulta daitezke.