Gabriel Aresti Ipuin Lehiaketa martxan!

Gabriel Aresti Ipuin Lehiaketa martxan! 3.500 euroko sari bat eta 1.750 euroko accesit bi egongo dira lehiaketaren modalitate bakoitzean, euskaraz eta gaztelaniaz. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/gabriel-aresti-ipuin-lehiaketa-martxan/@@download/image/Satellite.jpg
2018/01/16
albiste-laburra
3.500 euroko sari bat eta 1.750 euroko accesit bi egongo dira lehiaketaren modalitate bakoitzean, euskaraz eta gaztelaniaz.
Gabriel Aresti Ipuin Lehiaketa martxan!

Bilboko Udalak Gabriel Aresti Ipuin Lehiaketaren beste edizio bat deitu du. Lehiaketak 3.500 euroko sari bat eta 1.750 euroko accesit bi banatuko ditu modalitate bakoitzean, euskaraz eta gaztelaniaz, hurrenez hurren.

 

Lehiaketa, 18 urtetik gorako edozein nazionalitateko idazleei dago zabalik, baina aurkezten diren lanen jatorrizko hizkuntza Euskadiko Autonomia Erkidegoko bi hizkuntza ofizialetako bat izan beharko da, izan ere, ez da itzulpenik onartuko. Ipuinen gaia librea izango da, eta ipuinak jatorrizkoak, argitaratu gabeak eta beste edozein lehiaketan saririk jaso gabeak izan beharko dira. Gehienez ere hamabost orrialde izango dituzte (Times New Roman edo baliokidean, 12 gorputzean) 1,5 espazioan. Kontakizunak aurkezteko azken eguna martxoaren 30a izango da. Lehiaketaren oinarri osoak Bilboko Udalaren webgunean daude.