Gabonetarako oparirik onena? Kantu Eskukadak!

Gabonetarako oparirik onena? Kantu Eskukadak! Eskaintza berezia daukagu Eguberrietarako: Kantu Eskukadak liburuaren lehen edota bigarren alea erosita, egutegia edota poltsa esklusiboa izango dituzu opari! https://www.gaztezulo.eus/albisteak/gabonetarako-oparirik-onena-kantu-eskukadak/@@download/image/GABONAK ESKUKADA.jpg
2022/12/15

Testua: Maitane Legarreta Etxezarreta
@mailegetx

Eskaintza berezia daukagu Eguberrietarako: Kantu Eskukadak liburuaren lehen edota bigarren alea erosita, egutegia edota poltsa esklusiboa izango dituzu opari!
Gabonetarako oparirik onena? Kantu Eskukadak!

Maite duzun horri zer oparitu ez badakizu, edo zeure buruari egundoko erregalua egin nahi badiozu, eskaintza perfektua daukagu zuretzat: Kantu Eskukadak liburua. Liburuaren lehen eta bigarren bildumak Euskal Herriko ehun musikari edo talderen kantuak jasotzen ditu, guztiak ezberdinak, eta Olrait Studiok abesti bakoitzari egindako ilustrazioak, eskuak elementu komun direla. Gainera, QR bidez entzun daitezke kantuak. Kantu Eskukadak liburuan Olrait Studioko Beñat Rodriguezek kantu bakoitza zergatik aukeratu duen azaltzen du, eta Kantu Eskukadak II-n, berriz, abesti bakoitzaren letrak daude jasota, letragintza eta sortzaileen lana nabarmendu nahian.

Gabonetarako eskaintza honako hau da:

Webguneko dendan eskura ditzakezu bi liburuak. Bizkor ibili, Olentzero eta Mari Domingi garaiz irits daitezen!