Gabonetarako bost plan proposamen
1. Gasteizko izotz pista eta txirrista
Gabonetako izotz-pista eta txirrista Florida parkean izango dira urtarrilaren 6ra arte. Estali gabeko izotz-pista zirkularrak 700 m2 baino gehiagoko azalera du, eta txirristak, berriz, 30 metro baino gehiagoko luzera.
2. Aske jaialdia Atarrabian
Abenduaren 27an Aske jaialdiaren lehen edizioa izango da Atarrabian. Hogei musika talde baino gehiago arituko dira, tartean Janus Lester, Gozategi, Marte Lasarte, eta Merina Gris. Hiru eta erdietan zabalduko dituzte ateak, ordu erdi geroago hasiko da eta goizaldeko sei eta erdiak inguruan amaituko da. Sarrerak hemen eros daitezke.
3. Bertsopilota Saran
Bertsoa eta pilota uztartuko dituzte Saran abenduaren 27an, 11:00etatik aurrera, Pleka trinketean. Bertako pilota eskolako haurrak arituko dira lehendabizi, eta eguerdiko hamabietatik aurrera Goñi, Lekuona, Bengoetxea eta Iribarren pilotariak. Bertsotan Ekhiñe Zapiain eta Amets Arzallus arituko dira.
4. Gure Zirkua Tolosan
Ohikoa den moduan, Gabonetan Tolosan izango da Gure Zirkua. Hainbat emanaldi egingo dituzte abenduaren 26tik urtarrilaren 11ra bitarteko tartean. Beraz, zirkuaren magiaz gozatu nahi baduzu, hortxe duzu aukera paregabea!
5. Neomak taldearen kontzertua Bilbon
Neomak taldeak bere bigarren diskoa aurkezteko kontzertua eskainiko du Arriaga Antzokian, urtarrilaren 6an, 19:00etan. Leire Etxezarreta Learreta, Irati Gutierrez Artetxe, Garazi Otaegi Lasarte. eta Alaitz Eskudero Unanue laukotea izango dira oholtzan.

