Gabonetarako egitaraua prest da Bergarako Gaztetxean

Gabonetarako egitaraua prest da Bergarako Gaztetxean https://www.gaztezulo.eus/albisteak/gabonetarako-egitaraua-prest-da-bergarako-gaztetxean/@@download/image/20111222976Gabonak_bergarakogaztetxean_azala.jpg
2012/12/13
berria
Urtero bezala, aurten ere, hamabostaldi kulturala antolatu du Bergarako Gaztetxeak abenduaren 23tik urtarrilak 5era  bitarte.


Bihar –abenduak 23– izango da Bergarako Gaztetxeak antolatutako hamabostaldi kulturalaren lehendabiziko hitzordua, arratsaldeko 19:00etan Saioa Cabañas 'Gauilunak' argazkilariaren erakusketa inaugurazioarekin hasiko dira, besteak beste, eta azken ekitaldia berriz urtarrilaren 5eko kontzertuen hitzordua izango da
Tartean ere, interes guztietarako hitzorduak izango dira Bergarako gaztetxean, abenduak 26an, adibidez, krisaren inguruko mahai ingurua izango da eta urtarrilaren 5a bitartean, emakumeen indarkeriaren kontrako umorezko antzerki emanaldia, Karaokearen  IV. edizioa, eta dokumental edo filme proiekzioak ere izango dira, besteen artean. 

Egitaraua:


Abenduak 23, ostirala
19:00etan Saioa Cabañas 'Gauilunak' argazki erakusketaren inaugurazioa.
Abenduak 24, larunbata
01:00etan Indie Gaua.
Abenduak 26, astelehena
18:00etan 'Krisiak' mahai-ingurua
Abenduak 27, asteartea
18:00etan, film laburren maratoia.
Abenduak 28, asteazkena
10:00etan, asanblada irekia
Abenduak 29, osteguna
22:30etan, monologoa Jon Plazaolaren eskutik.
Abenduak 30, ostirala
22:30etan, 'Eta Karmele?' umorezko antzerkia.
Abenduak 31, larunbata
01:30etan, Potroestu eta guajaloteak
03:00etan, Karaokearen IV. edizioa
Urtarrilak 2, astelehena
18:00etan, 'Borroka ideologikoa Euskal Herrian' mahai ingurua.
Urtarrilak 3, asteartea
19:00etan, Kontzertuak (Shut up + Ghetto)
Urtarrilak 4, asteazkena
18:00etan, kaleak margotzen
22:30etan, 'Exit through the gift shop' documental
Urtarrilak 5, osteguna
18:30etan, Kontzertua: Señor Buho.
00:00etan kontzertuak: (Gobvernors + Drop)