Gabonetan, Tabakalera!

Gabonetako oporrak iritsi dira, azkenik! Eta zer egin denbora libre guzti horrekin? Zergatik ez plan kulturalen bat? Tabakaleran gustu guztiak asetzeko moduka eskaintza dute. Begira!
OSTIRALA, ABENDUAK 21: ZINEMA!
20:00etan, Das weiße Stadion Arnold Fanck eta Othmar Gurtnerren 1928eko filma eskainiko dute 1 aretoan.Hain zuzen, 1928 urtean St. Moritzen antolatu zituzten lehen neguko Olinpiar Jokoen inguruan eginiko dokumentala da. Arnold Fanck mendi-zinearen aitzindari alemaniarrak bi kamerarekin lan egin zuen, ikuspuntu ezberdinak erabiliz, informazioa eta erreportajea tartekatzen ditu Joko horien giroa modu egokian islatzeko. UFA erakundeak eskatutako epean lana amaitu ahal izateko zinegileak eta bere kideek 30.000 metro film muntatu zituzten 17 egunetan.
1928an hogeita zortzi herrialde aritu ziren lehian St. Moritzen, Suitzan. Diziplina ugari aitortuak dira oraindik ere baina beste zenbait desagertu egin dira, horien artean dago Skijoring izenekoa, eskien gainean egiten den zaldi lasterketa.
LARUNBATA, ABENDUAK 22: ESKULANAK ETA KONTZERTUAK!
- 17:00 - 19:30: JAMROCK KIDS, JamRock Kids ekimena haurrentzat Kutxa Kulturrek antolatuta.
- 17:30 - 19:00: NATURAN GOZATUZ, FAMILIAN ERAIKI: Zer gauza dakizu konpontzen? Ubiken!
- 20:00: KONTZERTUA! 7TH STORY KILLERS.
- 20:00: ZINEMA! Zabaltegi Tabakalera + Plus fokua.
- Lucía (Cristóbal León + Joaquín Cociña + Niles Atallah. Txile, 2007) 4’
- Luís (Cristóbal León + Joaquín Cociña + Niles Atallah. Txile, 2008) 4
- Rey (Niles Atallah. Txile-Frantzia-Herbehereak-Alemania-Qatar, 2017) 90′
IGANDEA, ABENDUAK 23: ARGAZKIGINTZA ETA ZINEMA!
Familientzako tailerra Argazkigintzaren historia eramangarria erakusketaren barruan 5 eta 12 urte arteko parte-hartzaileentzat, helduek lagunduta. 12:00-13:30 bitarte izango da, eta Lola Garridoren bilduma ikusteko aukera izango duzue.
Bestalde, Zabaltegi Tabakaleran zinemaz gozatzeko aukera duzue 19:00etan. Yvette amarekin bizi da Bailleul hirian. Amak "Au petit Casino" izeneko tabernaren jabea da. Freddyk nahastuta uzten duten epilepsia atakeen aurkako tratamentua hartzen du ospitale espezializatu batean, eta lagunekin ibiltzen da.
- La vie de Jesus (Bruno Dumont. Frantzia, 1997) 91’