Urte berriarekin, Gaztezulo opari!

Urte berriarekin, Gaztezulo opari! Egin GAZTEZULOKIDE eta eskuratu zure oparia! https://www.gaztezulo.eus/albisteak/gabonetan-oparitu-gaztezulo/@@download/image/GAZTEZULO_urtebrrion.jpg
2018/12/11
berria
Egin GAZTEZULOKIDE eta eskuratu zure oparia!
Urte berriarekin, Gaztezulo opari!

Urte berria ate joka ditugu! Oraindik zer oparitu ez dakizula bazabiltza, adi, sekulako promozioa dugu eta!

GAZTEZULOKIDE BERRIENTZAT

Abendu honetan GAZTEZULOKIDE egiten bazara, bi opariren artean aukeratu ahal izango duzu! Alde batetik, MODUS OPERANDI taldearen disko berria, eta bestetik, HESIANen lan kaleratu berria! Zein izango ote da zure aukera? Interesatzen bazaizu, jo HARPIDETZA atalera! Behin harpidedun bezala alta ematean zurekin kontaktuan jarriko gara eta aukeraketa egin ahal izango duzu!

AURTENGO OPARIA: 2019 AGENDA!

GAZTEZULOren aurtengo produktu izarra... GAZTEZULO 2019 AGENDA KULTURALA! Gure agendarekin dena txukun apuntatuta izateaz gain, lehena izango zara ekitaldi kulturalen datak jakiten. Eta ez hori bakarrik! Egun seinalatuak gogoratzeko pegatina esklusiboekin! Lantaldeak irudimen, umore eta jakituria guztia isuri du agenda harrigarri eta dibertigarriena sortzeko! Eta gogoratu; aurten ere, 365 egun dituzu prokrastinatzeko! EROSTEKO, ONLINE DENDA-ra jo!

OSATU ZURE OPARIAK GURE DENDAN!

Online-Dendari esker, sekulako opariak egin ditzakezu; adibidez, konbinatu agenda egutegiarekin edo egun agenda+egutegia+Gaztezulo eta edertu guztia gure telazko poltsekin! Mota guztietako opariak aurkituko dituzu gure DENDAN: bisitatu!