Gabonak, sexurako garaia

Ez dakigu hotza den, Gabonetako argiak edo janari goxoa... baina bat-batean, gure sexurako desioak gora egiten du Gabonetan. Zergatik ote? Hemen dituzue zazpi arrazoi:
1) DENBORA LIBREA: Opor egunak dituzuenok, zorionekoak zarete! Denbora librea izateak beti errazten ditu gauzak; gainera lo gehiago egiteko aukera ere baduzue, edo ez...
2) JANARI AFRODISIAKOA: Egunotan bapo irentsiko dituzue turroia, mariskoa, foie, bonboiak... bada jakin ezazue jaki horiek kilo batzuk gehitzeaz gain efektu afrodisiakoak ere badituztela!
3) ALKOHOLA: Aurten parranda eta jaiak ospatzea ia ezinezkoa izango den arren, ez da sekretua alkoholak harremanak egiteko lagungarri moduan askotan funtzionatu duela, beraz, topa!
4) MAITASUNA: Horrenbeste iragarki, film erromantiko eta abesti maitekor kontsumituta, ez dago ekiditerik; ingurukoak inoiz baino gehiago maite ditugu Gabonetan!
5) POZTASUNA: Eta bai, argitxoek, opariek, afariek eta jan zein lo bapo betetzeak gure umorea alaitzen du... bizitzako plazerak, jan, jo eta lo!
6) OPARI 'BEREZIAK': Bereziak hitza erabiltzean gaizki pentsatu duzuenok asmatu duzue; bai, hala da, jostailu erotikoez ari gara! Oraindik opariak erostekotan bazabiltza, badakizu... pilak izan ditzala!
7) ITXURA ZAINTZEA: Eta nola ez, aurten gehienez hamar pertsonekin biltzeko aukera badugu ere, gure itxura ohi baino gehiago zaintzen dugu egunotan. Aurten ere, ez ahaztu azpiko arropa gorriduna!