Gabonak etxaldean

Gabonak etxaldean https://www.gaztezulo.eus/albisteak/gabonak-etxaldean/@@download/image/mundua_shangai_1359470958.jpg
2013/02/04
berria
Shangai, Beijing, Xian, Hong Kong eta Txinako gainontzeko hiri handiak hutsik geratzen dira urte berri egunean. Aurten, otsailaren 10ean emango diote ongietorria 4711. urteari, sugearenari. Huangdik Enperadore Horiaren aginduz hasi ziren txinatarrak urteak zenbatzen, egutegi gregoriarra —kristauen egutegia, guk darabilguna— baino ia 2.700 urte lehenago.

Urte berria ospatzeko hiriguneetatik herri eta auzo txikietara joaten dira txinatarrak, senide eta lagunekin biltzera. Dena den, pixkanaka hasi dira mendebaldarren eragina nabaritzen, abendu aldera atzerriko salmentek gora egiten baitute herrialdean.