Gabon agurren lehiaketa Txioka Sarean

Gabon agurren lehiaketa Txioka Sarean https://www.gaztezulo.eus/albisteak/gabon-agurren-lehiaketa-txioka-sarean/@@download/image/20111215937txioka1.jpg
2012/12/13
berria
Facebook eta twitterren bidez gabon agur originalak ari dira bilatzen Bizkaia Irratia eta Azkue Fundazioak antolaturiko lehiaketan.

Zorionak eta urte berri on!! Betiko formulak beti funtzionatzen du, baina kalean, tabernetan, lagun artean entzun izaten dira bestelakoak ere. Formula berriak eta formatu berriak eskatzen dituzte Bizkaia Irratiak eta Azkue Fundazioak, beste behin ere euskaraz mihia astintzea plazer polita izan daitekeela gogorarazteko.

Mezu edo esamolde originalenari, euskarri originalenari eta Bizkaierazko mezurik onenaren sariak banatuko dira; hurrenez hurren Samsung Galaxy tableta bat, Areatzako span egonaldia, gosaria eta tratamendua, eta Gabonetako otzara.

Mezuak jasotzeko bi bide ireki dituzte. Batetik facebooken Gabonetan euskaraz zoriondu daigun! taldean sartuta, eta bestetik twitter bidez, #GabonAgurra traola erabiliz. Abenduaren 1etik 18ra arte jasotako mezuak hartuko dira kontuan lehiaketan, eta epaimahai batek aukeratuko ditu hiru irabazleak.

Txioka Sarean twiterren euskaraz aritzeko komunitate gisa sortu zen duela urte batzuk, eta geroz eta txio gehiago entzun daitezke denboraren joanarekin.