Gabirel Ezkurdia: "Filmetako gaiztoak miresten ditut"

Gabirel Ezkurdia: "Filmetako gaiztoak miresten ditut" https://www.gaztezulo.eus/albisteak/gabirel-ezkurdia-quotfilmetako-gaiztoak-miresten-ditutquot/@@download/image/201282873Gabirel_Ezkurdia.jpg
2012/12/13
elkarrizketa
Testua: Saioa Baleztena
Nazioarteko gaietan aditua, politologoa, eta euskal estatua berreskuratzearen
aldekoa. 

Deustuko nafarra. Kasta bikoitza?
Zuzenago, Mendebaldeko nafarra, Nafarroako bizkaitarra, eta Nafarroako deustuarra bezala, Nafarroako pikillo piperra deustuar tomateaz. Entsalada gorri-gorria.

Aitortu dezakezun ametsik?
Euskal estatu sozialista kapitalismorik gabeko mundu justu batean.


Nork ateratzen zaitu zure onetik?
Giza aurpegiko faxistek, demokrazia hitzaz ahoa betetzen duten bitartean jende xumea izorratzen duten erdipurdiek.

Eta, nor miresten duzu?
Duin eta tinko askatasunaren alde nonahi borrokatzen duen anonimoa. Filmetako gaiztoak.


Goizetan, zerk altxarazten zaitu?
Bikotekidearen edertasunak.

Eta noiz pentsatzen duzu "hobe ohean geratu izan banintz"?
Altxatzean espainiar "bartolinada" dekadenteak entzun edo ikustean, euskaldun askoren eta, zer esanik ez, espainiar gehiengoaren jarrera "alkantararraz" jabetzean.


Gaixorik dago gizartea. Ze botika errezetatuko zenioke? Aske bizitzea eta pentsatzea. Independentzia, kontzientzia, iraultza eta sozialismoa, XXI. mendeko Neguko Palazioa hartzea, ondasuna banatzea. Eta, batzuentzako, Gulag pixka bat.

Nork ordaindu beharko luke sendagai hori?
Sistema honen defendatzaileek eta, batez ere, desjabetzea eta gizartearen aldeko dohaineko lan-zigorra eginez, inboluzio lapur basatian eraginkortasun zuzena izan dutenek.


Zer kontatuko luke zure bizitza pantailaratuko lukeen filmak?
Nola orekatu nahia, maitasuna, duintasuna, askatasuna eta jakintza apaltasunetik.

Nork gorpuztuko zintuzke? Eta nork zuzenduko luke filma?
Nikita Mikhailov aktorea nire azalean, eta Tarantino zuzendari.