FX Guru: Movie FX Director

FX Guru: Movie FX Director https://www.gaztezulo.eus/albisteak/fx-guru-movie-fx-director/@@download/image/fx_guru_1385481056.jpg
2013/12/05
kritika
Testua: Egoitz Gonzalez @aldakur
Plataforma: (Android)
146.zenbakia
Aplikazioaren izena nahiko adierazgarria da, ezta? Hollywoodeko filmen antzerako bideoak egiteko aukera eskaintzen du. Hau da, grabatutako bideo bati hainbat efektu ezberdin ezartzerko aukera dugu. Efektu horiek askotarikoak izan daitezke: akziozko filmetan ohikoak diren leherketa edo tiroak, zientzia-fikziozko filmetako dinosauroen edo estralurtarren erasoak... Aplikazioaren puntu erakargarriena erabiltzeko erraztasuna da. Ez dago inongo tutorialik jarraitu beharrik. Aplikazioa abiaraztean, erabili nahi dugun efektua aukeratu ondoren, pantailan azaltzen diren marken arabera bideoa grabatzea nahikoa da.