Fuzz

Fuzz https://www.gaztezulo.eus/@@site-logo/logoa.png
2016/01/14
kritika
Testua: Jaione Dagdrommer
II
169.zenbakia
Fuzz
Charles Moothart eta Ty Segall emankorren beste proiektu bat izatetik, letra larriz idatzi beharreko taldea izatera igaro da Fuzz lan honekin. Berriz ere Black Sabbathen eta psikodeliaren eraginak lotsarik gabe azaltzen dira hain bereak diren riff adiktiboekin batera. Lepoko mina sumatzean ohartuko zara ordubete eman duzula buruari eragiten, erritmo itsaskorrei jarraika. Musika jotzeaz eta maitatzeaz gozatzen dutela nabari da. Musikazaleek musikazaleentzat egindako lana da; hor dago magia. Zenbait momentutan errepikakorra egin badaiteke ere, pretentsiorik ez duen rock disko dibertigarri eta gozagarria da.