Futurinô ***

Musika elektronikoaren urrezko aroaren hasieran jaio ziren, eta erritmo elektronikoak popa eta rockarekin nahastuta, entzule mordoa bereganatu zituzten. Hasieratik jakin dute kalitatezko musika komertziala egiten eta, nahiz eta batzuetan errepikakorrak iruditu, nolabaiteko garapena izan dute. Euren sasoiko beste talde askok bezala, erritmo elektronikoak bigarren mailan utzi dituzte gitarrei protagonismo handiagoa emateko. Disko honetan ez dugu gauza berririk aurkituko; ohiko estiloaren barruan landutako kantu entzun-errazak eta pop melodiak nagusitzen dira.