Futbola debekatuta dagoelako hil

Futbola debekatuta dagoelako hil Sahar Khodayari emakumea Irango Esteghlal FC-eko jarraitzailea zen. Futbol estadio batean sartzeagatik 6tik 24 hilabetetara kondenatu izan zitekeela jakitean Sahar-ek bere bizitzarekin bukatzea erabaki zuen. Kasu honek FIFAn jartzen da berriz ere fokua, ez baititu horrelako jokabideak zigortzen talde hauek Federaziotik denboraldi batez kanporatuz. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/futbola-debekatu-zaiolako-hil/@@download/image/iran-futbol-mujeres7.jpg
2019/09/16

Testua: Jaione Dagdrommer @hellehellei

Sahar Khodayari emakumea Irango Esteghlal FC-eko jarraitzailea zen. Futbol estadio batean sartzeagatik 6tik 24 hilabetetara kondenatu izan zitekeela jakitean Sahar-ek bere bizitzarekin bukatzea erabaki zuen. Kasu honek FIFAn jartzen da berriz ere fokua, ez baititu horrelako jokabideak zigortzen talde hauek Federaziotik denboraldi batez kanporatuz.
Futbola debekatuta dagoelako hil

Albiste triste honek ezbaian jarri dezake Iranen dagoen debeku absurdoa. Bertako emakumeek ezin dute futbol estadioetan sartu. Aurreko astean jakin zen Sahar Khodayari, Esteghlal FC-ko zalea hil egin zela, kartzelaratua izango zela jakin zuenean bere buruari su eman baitzion.

Martxoan, Khodayari kartzelaratua izan zen bere taldeak jokatzen zuen partidu batera joateagatik. Ordutik, aske utzi ondoren, prozesu judizialeko epaiaren zain zegoen. The Guardian egunkariak dionez, Sahar-ek 6-24 hilabeteko kondena bete beharko zuela jakin ostea tribunalen kanpoaldean bere buruari su ematea erabaki zuen. Gertakari honek manifestazio publikoak eta mobilizazioak eragin ditu debekuaren aurka.

Azken urteetan, Irango emakumeek askotan eskatu dute 1979tik indarrean den debeku honi amaiera ematea, Iraultza Islamikoa gertatu zenean banaketa zorrotza ezarri baitzen espazio publikoetan gizon eta emakumeen artean. Pasa den abuztuan, estadio batera sartzeagatik kartzelaratuak izan ziren lau emakumeren kasuak ezagutu ziren. Nazioarteko erakunde ezberdinak Irandik kanpora arazoa ikustarazten saiatzen ari dira eta FIFAk horrelako jokabideak zigortu ditzan presioa egiten dabiltza.

Khodayari-ren kasua Kiroletako presidente orde, Yamshid Taqizade-k urriaren 10ean Iran-Camboya-ren arteko partidura joateko baimena eman eta egun batzuetara iritsi da. FIFAri Iranen debekuak kalte egiten dio, erakundearen berdintasunaren aldeko politikekin talka egiten baitu. Zergatik ez ditu orduan horrelakoak zigortzen? Egun bateko baimena ez baita nahikoa, Irango emakumeek nahi duten guztietan joan nahi dute futbola ikustera, libre, inongo beldurrik gabe.