Futbol gerra

Futbol gerra https://www.gaztezulo.eus/albisteak/futbol-gerra/@@download/image/3p4-1.jpg
2012/12/13
berria
Kirolak adiskidetasuna mundu osoan zabaltzen duela esan ohi da. Baita zera ere! Begira zer gertatu zen 1969an Honduras eta El Salvador-en artean. Garai hartan bi herrialdeen arteko harremanak zeharo gaiztotuta zeuden, El Salvadorreko legez kanpoko milaka etorkin mugaz beste aldean baitzeuden. Hara non, bi herrialdeetako selekzioen arteko partida batean, El Salvadorreko futbolariek azken minutuan gola sartu eta partida irabazi duten. Hondurastarrek, haserre bizian, etorkinei eraso egin zieten eta El Salvadorreko armada Hondurasen sartu zen. Jakina, gerra piztu zen. Ez da txantxarako pasadizoa, ordea, gerra horretan 2.000 lagun hil ziren eta.