“Funky Beats Vol.1”

“Funky Beats Vol.1” https://www.gaztezulo.eus/albisteak/funky-beats-vol1/@@download/image/15p15-3.jpg
2002/01/04
kritika
Testua: Asier Leoz
Big Soul
15.zenbakia
“Funky Beats Vol.1”
Kaliforniarrek behin betiko erasoa egin nahi dute, antza denez. "Hippy hippy shake" izeneko danbatekoak hozka egin bazuen, orain zauria urratzeko asmoz itzuli dira. Ez dira berriak horretarako eskura dituzten armak, baina bai eraginkorrak. Funk egitura indartsuak ("We got high", "MC Redneck") eta, itxuran bakarrik, kantu bareagoak ("Groovyman"). Agian gehiegizkoak dira azken boladan ateratako konparazioak, Beck-en lekukoa daramatela esanez eta. Izan ere, Beck-ek urteetan emandako eskaintza musikalki aberatsagoa da. Dena den, Big Soul-ekoak ez dira "O-De-Lay" diskotik urrun gelditu, hirugarren lan honetan. Hori, edozein kasutan, asko esatea da.