Fukunagaren Pennywise

Fukunagaren Pennywise https://www.gaztezulo.eus/@@site-logo/logoa.png
2015/06/11
albiste-laburra
Fukunagaren Pennywise
True Detective telesail zoragarriaren lehen denboraldia zuzendu ostean, proiektu berria du esku artean Cary Fukunagak: Stephen Kingen It eleberriaren moldaketa, bi filmetan; gidoiak idazlearen oniritzia du. Zaleen zalantza nagusia, noski, zera zen, Pennywise nork gorpuztuko duen. Bada, Will Poulter (The Maze Runner, 2009) gazteari egokitu zaio erronka. Zail izango du 1990eko telefilmean Tim Curryk gorpuztutako pailazoa ahaztaraztea, baina ziur Fukunagaren eskutik zerbait berezia lortuko duela. Udan hasiko da errodajea.