'Frozen 2' samieraz estreinatuko dute

'Frozen 2' samieraz estreinatuko dute Beste hizkuntzekin batera izango da zinema aretoetan, aldi berean. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/frozen-2-samieraz-estreinatuko-dute/@@download/image/32638150-aff1-4ae7-ba64-cf7c1e9857ce.jpeg
2019/11/08

Ane Urrutikoetxea @aneurruti

Beste hizkuntzekin batera izango da zinema aretoetan, aldi berean.
'Frozen 2' samieraz estreinatuko dute

Geroz eta gutxiago falta da Disney animazio etxearen film izarraren bigarren zatia estreinatzeko; Gabonetan zinema aretoetara iritsiko da Frozen 2, eta samieraz estreinatuko dute, beste hizkuntza handiekin batera. International Sámi Film Institute-k eskerrak adierazi ditu, beren hizkuntzan bikoiztutako oso lan gutxi dituztelako, eta honek hizkuntzari sekulako bultzada emango diola uste dutelako. 

Hala, adierazpenetan Sámi Ráđđi eta bere politikari taldeei eskerrak adierazi dizkiete, eta baita Sami Parlamentuari ere. Bestalde, Disney etxeari ere eskerrak eman dizkiete. 

Udan jakin genuen filma samieraz bikoiztuko zela, eta orduan argitu zutenez, besteak beste, filmaren irekierako Veulie abestian jojking izeneko kantu tradizional samia txertatu dute. Horrekin batera, Kristoff pertsonaiaren arropak eta elur-oreinaren ornamenduak samiak izango dira. 

Oraingoz, euskaraz ez du bikoizpenik egingo marrazki bizidunen etxeak.