'Frozen 2' samieraz bikoiztuko dute

'Frozen 2' samieraz bikoiztuko dute Disneyren film arrakastatsuaren bigarren zatia Gabonetan estreinatuko dute. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/frozen-2-samieraz-bikoiztuko-dute/@@download/image/1560440685_183210_1560440746_noticia_normal.jpg
2019/07/22
berria

Ane Urrutikoetxea @aneurruti

Disneyren film arrakastatsuaren bigarren zatia Gabonetan estreinatuko dute.
'Frozen 2' samieraz bikoiztuko dute

Geroz eta gutxiago falta da Disney animazio etxearen film izarraren bigarren zatia estreinatzeko; Gabonetan zinema aretoetara iritsiko da Frozen 2, etxeko txikien eta ez horren gazteen gozamenerako. Hainbat hizkuntzatan bikoiztuko dute filma, eta lehen aldiz, samieran ere ikusgai izango da.

Erabaki hori hartu dute ekoizleek, filmaren grabaketarako samien kulturan murgildu ondoren. Besteak beste, filmaren irekierako Veulie abestian jojking izeneko kantu tradizional samia txertatu dute. Horrekin batera, Kristoff pertsonaiaren arropak eta elur-oreinaren ornamenduak samiak izango dira. 

Sami parlamentuko presidenteek pozez hartu dute albistea, eta halaxe adierazi dute: "Disney Animationekin kolaboratzeko aukera honengatik biziki eskertuta gaude. Frozen 2 filma samieraz eskuragarri izango dute haurrek, beren ama hizkuntzean, alegia".

Oraingoz, euskaraz ez du bikoizpenik egingo marrazki bizidunen etxeak.