Frio sol de invierno ***

Frio sol de invierno *** https://www.gaztezulo.eus/albisteak/frio-sol-de-invierno/@@download/image/46p47-2.jpg
2004/12/04
kritika
Testua: Iñaki Lazkano
Aktoreak: Zuzendaria: Pablo Malo. Aktoreak: Unax Ugalde, Marta Etura, Marisa Paredes, Javier Pereira. Generoa: drama. Herrialdea: Euskal Herria. Urtea: 2004. Iraupena: 97 minutu. 
47.zenbakia
Frio sol de invierno   ***
Zuzendari berrien Goya saria bereganatu zuen estreinako filmarekin Pablo Malo zinemagile donostiarrak. Psikiatriko batetik irten eta gutxira, aitak abandonatu duela ohartu da Adrian aberaskume harroxkoa. Hiriaren alde pobreenean, berriz, bizitza zoriontsuago batekin egiten du amets Gonzalo nerabeak. Prostituta du ama, eta haien arteko harremana gero eta zailagoa da. Bi gazteon bideak gurutzatu egingo dira, eta ondorioak latzak izango dira. Unax Ugalde eta Marisa Paredes aktoreen interpretazioak bikainak dira. Gidoi interesgarri bat oinarri hartuta, pelikula  txukuna errodatu zuen Pablo Malok, egiazki. Drama sozial gordina da.