Frikun: "Ahalik eta gerririk gehien apurtu nahi ditugu gure lehen diskoarekin"

Frikun: "Ahalik eta gerririk gehien apurtu nahi ditugu gure lehen diskoarekin" https://www.gaztezulo.eus/@@site-logo/logoa.png
2016/01/14
albiste-laburra
Testua: Leire Palacios @AnnieSdelMono
Frikun: "Ahalik eta gerririk gehien apurtu nahi ditugu gure lehen diskoarekin"
Taldea: Frikun.
Taldekideak: Xan Hirigoyen (bateria), Txomin Dhers (teklatuak), Niko Perret
(baxua eta ahotsa) eta Pollux (gitarra).
Estiloa: Afro-beat eta biguine (Haitikoa).
Diskoaren izena: (Oraindik ez dauka).
Diskoaren argitaratze data: 2016ko otsaila.
Estudioa: Iñigo Irazokiren estudioa.
Teknikaria: Iñigo Irazoki.

Definitu diskoa hiru hitzetan.
Koloretsua, txinpartasua eta beroa.

Estudioan sartu zaretenerako kanta guztiak eginda zenituzten?
Duela hamar hilabete sortu genuen taldea, eta ordutik hainbat kanta propio eta beste zenbait Karibeko abesti moldatu ditugu. Horien grabazioa egin dugu bi astetan. 

Karibeko doinuak? Entzuleen gerriak apurtu nahi dituzue?
Ahalik eta gerririk gehien apurtu nahi ditugu gure lehen diskoarekin!

Hiru hizkuntza nahastu dituzue diskoan.
Euskara, frantsesa eta greziera entzun ahal izango dira. Euskal Herriko bira gogo handiarekin prestatzen ari gara, eta ikuslea harritzea lortzen badugu berezia izango da, are gehiago, jendea hizkuntza nahasketa horrekin abesten jartzen badugu.

Jendearen erantzunaren arabera moldatzen dituzue zuzenekoak?
Kontzertuen egitura girora moldatzen dugu. Adibidez, estudioan hogei segundu irauten dituen zati batek zuzenean bi minutu iraun ditzake jendea dena ematen ari dela ikusten badugu.