Frida ***

Frida *** https://www.gaztezulo.eus/albisteak/frida/@@download/image/27p44-1.jpg
2003/02/04
kritika
Testua: Iñaki Lazkano
Aktoreak: Zuzendaria: Julie Taymor. Aktoreak: Salma Hayek, Alfred Molina, Geoffrey Rush, Antonio Banderas. Generoa: drama. Herrialdea: AEB. Urtea: 2002. Iraupena: 120 minutu.  
27.zenbakia
Frida   ***
Frida Kalho pintore mexikarraren bizipen gazi-gezak dakartza Julie Taymor zinemagileak Frida erakargarrian. Iragan mendeko artistarik esanguratsuenetarikoa izan zen Frida. Bisexuala eta komunista zen, eta Diego Rivera pintorearekin harreman ekaiztsua bizi izan zuen, zinki. Sasoi hartako pertsonaia garrantzitsu asko gurutzatu ziren Frida iradokitzailearen bizitzan. Besteak beste, David Siqueiros pintorea, Tina Modotti argazkilaria, Nelson Rockefeller aberatsa eta Leon Trotsky iraultzailea. Fridaren distira, ordea, amatatuz joan zen eta amaiera garratza izan zuen. Salma Hayek aktoreak ezin hobeto jokatzen du Frida Kalhoren rola. Drama txukuna da.