FRETS OF FIRE (LINUX, MAC, WINDOWS...)

FRETS OF FIRE (LINUX, MAC, WINDOWS...) https://www.gaztezulo.eus/albisteak/frets-of-fire-linux-mac-windows/@@download/image/82p16fretson.jpg
2008/02/04
kritika
Testua: Sergio Peña
82.zenbakia
FRETS OF FIRE (LINUX, MAC, WINDOWS...)
Frets of Fire hau Guitar Hero musika jokoaren klon edo alternatiba librea da. Software librearekin garatua dago, eta dohainik jaitsi daiteke Fretsonfire.sourceforge.net gunetik. Ordenagailuan jokatzeko aukera ematen du, teklatua gitarra balitz bezala erabilita, eta bateragarria da Guitar Hero-ren gitarrekin. Kanta gutxi dakartza, baina gehiago nahi izanez gero, dohainik eskura daitezke interneten.