“French Sessions 06”

“French Sessions 06” https://www.gaztezulo.eus/albisteak/french-sessions-06/@@download/image/25p8-3.jpg
2012/12/13
kritika
Testua: Aritz Sound System
Askoren artean
Orokortu ezin den arren, Frantziako Estatuan jendeak dantza gutxi egiten duela dirudi. Egon garen kontzertuetan, jendea hankak lurrera itsatsita balitu bezala egon da. Erretzen duten zaborraren ondorioa izango da, agian? Musikarengatik ez da izango, behintzat, horretan maila altua dute eta. Distance zigilukoek Frantziako Estatuko disko jartzaileak dituzte gustuko, eta oraingoan Parisko DJ Rork-ek house beltza, goxoa eta soul ahotsez betetakoa eskaintzen digu. Festa hasi da: dantzatu nahi al duzu?