Freestyle-a itzuliko da Euskal Herrira maiatzaren 14an

Freestyle-a itzuliko da Euskal Herrira maiatzaren 14an https://www.gaztezulo.eus/albisteak/freestylea-itzuliko-da-euskal-herrira-maiatzaren-14an/@@download/image/2011557689Motor_Freestyle.jpg
2012/12/13
berria
Freestyle-a itzuliko da Euskal Herrira maiatzaren 14an
Donostiako Anoetako Belodromoan antolatuko duten Motor Freestyle Gaztekutxa ikuskizunak motor gaineko diziplina honetan punta-puntan dabiltzan profesionalak ekarriko ditu Euskal Herrira.

Iazko etenaren ostean, inoiz baino indartsuago dator Motor Freestyle Gaztekutxa ekimena Anoetako belodromora. Eta jarraitzaileek gogotsu hartuko dute; bertakoek nahiz kanpokoek, egun, diziplina honi dagokionez, mundu osoan ikus daitekeen espektakulu onenetakoa baita hau.
Besteak beste, Andre Villa norvegiarra, Eigo Sato japoniarra eta Thomas Pages frantziarra ariko dira gurpil gainean, eta 2009ko edizioan gailendu zen Dany Torres ere bai.
Ateak 19:00tan zabalduko dituzte, eta ikuskizuna 20:00tan hasiko da gaueko 22:15ak arte. Sarrerak www.donostiafreestyle.com atarian daude salgai, nahiz eta servikutxa bidez ere eskura daitezkeen. Prezioak 34 eta 50 euro artean dabiltza.
Joan den asteartean –maiatzak 3–, motorrak berotzen hasteko, Maikel Melero gidariak sekulako ikuskizuna eskaini zuen Donostian bertan, Alderdi  Eder-en. 2010eko europar Rookie-rik onena izendatu duten gidariarena maiatzaren 14an ikusi ahal izango denaren aurrerapen txikia izan zen.
Meleroren erakustaldiko argazki eta bideo guztiak www.donostiafreestyle.com webgunean daude, baita belodromoko hitzorduari buruzko informazio guztia ere.