Free Zone (Zona libre) ***

Free Zone (Zona libre) *** https://www.gaztezulo.eus/albisteak/free-zone-zona-libre/@@download/image/63FREE Z.jpg
2006/05/04
kritika
Testua: Iñaki Lazkano
Aktoreak: Zuzendaria: Amos Gitai. Aktoreak: Natalie Portman, Aki Avni, Carmen Maura, Hana Laslo. Generoa: drama. Herrialdea: Israel / Frantzia / Espainia / Holanda. Urtea: 2005. Iraupena: 90 minutu.
63.zenbakia
Amos Gitai zinemagile israeldarrak, Ekialde Hurbileko eremu gatazkatsuan girotutako road movie bat dakarkigu. Jerusalemen bizi da Rebecca gazte estatubatuarra. Mutil-lagunarekin apurtu ondoren, Hanna emakume israeldarraren taxira igo, eta Jordaniarako bidea hartuko dute biek ala biek. Hannak bertan diru kopuru esanguratsu bat jaso behar du. Jordaniara heltzean, ordea, Leila izeneko emakume palestinarra dute zain. Diruaren arrastorik ez. Kultura eta erlijio ezberdinetako hiru emakumeren bizipen, sinesmen eta sentimenduak sotilki biluzi egiten ditu Amos Gitai zinemagile israeldarrak film honetan. Era berean, bidaia korapilatsu horren bitartez, amaierarik ez duen gatazkaren erroak bertatik bertara ikusteko parada eskaintzen zaigu. Aktore talde aparta biltzen duen asmo oneko drama txukuna da.