Free Musikaldia, maiatza hasieran Iruñean

Free Musikaldia, maiatza hasieran Iruñean https://www.gaztezulo.eus/albisteak/free-musikaldia-maiatza-hasieran-irunean/@@download/image/20103295347Koma.jpg
2012/12/13
berria
Duela sei urte utzi zioten Las Peñaseko musika jaialdia egiteari. Eten hori eta gero, berriz ere jaialdia antolatuko dute aurten, Iruñea Free Musikaldia izenarekin. Maiatzaren 7an, ostirala, Toy Dolls, The Bon Scott Band, Gatibu eta Gualitxo taldeak izanen dira Anaitasuna kiroldegian eta maiatzaren 8an, larunbata, toki berean, Los Delinqüentes, Des-Kontrol, La Vela Puerca, Koma eta Espiritu de Contradiccion taldeen txanda izango da.

Sarrerak asteazkenean, martxoak 30, jarriko dituzte salgai honako lekuetan:
Iruñea: Kukuxumusu, Divertis bidaia agentzia, El Infiernito, Ipar Gorri taberna, Infernu taberna, Iruñazarra, La Nabarreria jatetxea.
Donostia: Donosti Rock, Kukuxumusu.
Bilbo: Kukuxumusu.
Baiona: Kukuxumusu.
Egun baterako sarrerek 20 euro balio dute eta egunean bertan erosiz gero, 24 euro. Bi egunetarako txartela 35 eurotan erosi ahal izanen da.