Fredoren oroimenez

Fredoren oroimenez https://www.gaztezulo.eus/albisteak/fredoren-oroimenez/@@download/image/2009227273894p58padrino.jpg
2012/12/13
berria
Fredoren oroimenez
Bost pelikula baino ez zituen egin, baina ez nolanahikoak: The godfather I eta II eta The conversation Coppolarekin; Dog day afternoon Sydney Lumetekin eta The deer hunter Michael Ciminorekin. Aski eta sobera zinemagintzako izen handien artean egoteko. Baina, hala ere, Fredo ahaztezinak (John Cazale) nahikoa ezezaguna izaten segitzen du. Zorionez, Sundance jaialdiaren aurtengo edizioan bere ibilbide artistiko laburrari buruzko pelikula interesgarria aurkeztu dute: I knew it was you.