“Frecuencias de un rojo devastador”

“Frecuencias de un rojo devastador” https://www.gaztezulo.eus/albisteak/frecuencias-de-un-rojo-devastador/@@download/image/33p15-4.jpg
2003/09/04
kritika
Testua: Eneko Orbe
Emak Bakia
33.zenbakia
“Frecuencias de un rojo devastador”
Hirukote madrildarrak hobetu egin ditu aurreko bi lanak. Disko hau Migala eta Aroah taldeetako partaide ohiek osatutako taldearen azken esperimentu musikala da, eta hip-hop eta dub estiloen eragina nabari da bertan. Melodiak eta hitzak oso era berezian uztarturik daude, nahiz eta hitzak beti bigarren mailan geratu. Musika elektronikoa ulertzeko modu berezia eta abangoardista eskaintzen du 14 abestiz osatutako diskoak.