Frantzian haurrak eskolara itzuliko dira

Frantzian haurrak eskolara itzuliko dira https://www.gaztezulo.eus/albisteak/frantzian-haurrak-eskolara-itzuliko-dira/@@download/image/children_classroom_school_learning_studying_writing_1.jpg
2020/04/22
berria

Ane Urrutikoetxea @aneurruti

Frantzian haurrak eskolara itzuliko dira

Koronabirusaren krisia zeharo ezberdin ari dira kudeatzen herrialdetako gobernuak. Gauzak horrela, Hego Euskal Herrian haurrak oraindik ez dira etxetik atera, eta bitartean, Iparraldean eskolara bueltatzeko aukera izango dute maiatzaren 11n. Frantziako Hezkuntza Ministro Jean-Michel Blanquerrek adierazi duenez, haurrak pixkanaka bueltatuko dira eskolara, eta hasiera batean ez dira klaseko 15 ikasle baino gehiago izango. 

Eskolara joatea ez da derrigorrezkoa izango, baina ikasketen uztea ekidin nahi dutela adierazi du Frantziako Gobernuak. Hau da ezarri duten egutegia:

  • Maiatzak 11, lehen hezkuntzako eskolak irekiko dituzte eta baita sozialki gatazkatsuak diren guneetan laguntza eskaintzen duten gelak ere; horrekin batera, herri txikietako eskolek ere ateak irekiko dituzte.

  • Maiatzak 18, institutu eta lizeo profesionalak irekiko dituzte. 

  • Maiatzak 25, ikasteko gune guztiak irekiko dituzte.

Eskoletan higiene neurri zorrotzak ezarriko dituzte, eta ziur aski haurrek maskarak jantzi beharko dituzte.