Frantzian antisorgailuak doakoak izango dira 25 urtetik beherako emakumeentzat

Olivier Veran Frantziako Osasun ministroak azaldu du datorren urtarrilaren 1etik aurrera gobernuaren gain eongo dira antisorgailu hormonalen kostuak, beharrezko mediku bisitak eta antisorgailuekin lotutao zaintza guztia. Hori bai, ez du zehaztu kondoiak bertan sartuko ote liratekeen.
Neurri hauek 2013tik 15-18 urte bitarteko gazteentzat indarrean zeuden jada, eta 2020ko abuztutik baita 12-15 urte bitarteko neskentzat ere. Orain 25 urtera arteko emakumeentzat zabalduko da 2022tik aurrera.
Emmanuel Macron-en gobernuak 21 milioi euro bideratuko ditu neurri hauek finantzatzeko. Veran ministroak adierazi du kontsentsu bidez hartu dela erabakia datu zientifikoetan oinarrituta. Zenbait gazteren artean antisorgailuaren erabileran atzerakada bat behatu da eta horren arrazoi nagusia arrazoi ekonomikoa dela diote ikerketek.
"Garestiegiak dira", horixe adierazi du ministroak. "Jasanezina da emakumeek beren buruak ezin babestu ahal izatea eta antisorgailuak ezin eskuratzea garestiegiak direlako".
Komunikabide frantsesek aditzera eman dutenez, 2013. urtetik, hau da, neurriak indarrean jarri zirenetik 15-18 urte bitarteko gazteen abortuak nabarmen jaitsi omen dira.