Frantziako zenbait hiritan iragarkien argiak itzaliko dituzte gauez

Frantziako zenbait hiritan iragarkien argiak itzaliko dituzte gauez Ekologistek bozkak irabazi dituzten frantziako zenbait hiritan hartutako neurri berriekin iragarki kartelen argiak mugatu nahi dira, hauek itzaliz. Adibidez, iragartzeko pantaila digitalak mugatuko dira argiztatuta ez dagoen panel finko batera 2.000 biztanleko. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/frantziako-zenbait-hiritan-iragarkien-argiak-itzaliko-dituzte-gauez/@@download/image/anuncios660x550-1200x800.jpg
2020/12/09

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

Ekologistek bozkak irabazi dituzten frantziako zenbait hiritan hartutako neurri berriekin iragarki kartelen argiak mugatu nahi dira, hauek itzaliz. Adibidez, iragartzeko pantaila digitalak mugatuko dira argiztatuta ez dagoen panel finko batera 2.000 biztanleko.
Frantziako zenbait hiritan iragarkien argiak itzaliko dituzte gauez

Argi kutsadurak zenbait ondorio ezkor dakartza: energia xahuketa alferrikakoa da, karbono igorketa gehituz eta fauna zein flora aztoratzen ditu. Honela, zenbait hegazti eta intsektuen heriotza arrazoien artean bigarren postuan dago argi kutsadura. 

Berriki argitaratu den ikerketa baten arabera argi kutsadurak gizakiongan ere badu eragina, gure sistema asaldatzeraino: maila hormonalak eraldatzen ditu, ugaltzeko zikloak finean, eta horrek giza osasunean ere eragina du, lotarako behar dugun melatonina mailak jaisten baitizkigu, eta hau ezinbestekoa baita gure gorputzak egoki funtzionatu dezan.

Eta noski, argia duten iragarki eta kartelek energia gastu bat izateaz gain, guregan eragin kaltegarria dutela gau eta egun piztuta baldin badaude. Izan ere, argi kutsadurarekin batera kutsadura mentala datpr. Inoiz baino ohikoagoa da betiko iragarkiak pantaila erraldoiez ordezkatzea aireportu edo kirol estadioetan, zein supermerkatuetan. Honela, egun, bataz beste 500 eta 3.000 iragarki mezu jasotzen ditugu egunea, eta munduan 300-500 mila milioi dolar estatubatuar xahutzen dira iragarkietan. 

Hori dela eta, Frantziako zenbait hiritan, ekologistak nagusi direnetan, alkate berriek kutsadura hau murrizteko ekintzak burutuko dituztela adierazi dute. Honela, pantaila erraldoiak kartel finko batekin ordezkatzera behartzeaz gain enpresak, kartel hauek 50x70 zentimetrokoak izan beharko dute gehienez. Kartel horiek, kartel kultural bilakatu litezke gainera, edo hiriarentzat interesgarria izan litekeen iragarki batean, edo besterik gabe, hauek erauzi zuhaitzei lekua egiteko.