Frantziako estatua abortu eskubidea konstituzioan txertatu duen munduko lehen herrialdea

Frantziako estatua abortu eskubidea konstituzioan txertatu duen munduko lehen herrialdea Hemezortzi hilabeteko prozesuaren ondoren, diputatu eta senatariek “haurdunaldia borondatez eteteko emakumearen askatasun bermatua” gehitu dute Frantziako Konstituzioan. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/frantziako-estatua-abortu-eskubidea-konstituzioan-txertatu-duen-munduko-lehen-herrialdea/@@download/image/Captura de pantalla 2024-03-05 a las 7.22.52.png
2024/03/05
Hemezortzi hilabeteko prozesuaren ondoren, diputatu eta senatariek “haurdunaldia borondatez eteteko emakumearen askatasun bermatua” gehitu dute Frantziako Konstituzioan.
Frantziako estatua abortu eskubidea konstituzioan txertatu duen munduko lehen herrialdea

Jazoera historikoa emakumeen eskubideen alde. Atzo Frantziako estatua abortua bere Konstituzioan esplizituki txertatzen duen lehen herrialdea bihurtu zen. Gehiengo zabal baten botoei esker onartua izan zen testua.

Honela, 1958an erredaktatu zen Konstituzioan aldatuko da emakumeek abortatu ahal izateko “bermatutako askatasuna” izan dezaten. Herrialdean egin diren galdetegien arabera biztanleriaren %85ak erreforma babesten du.

Aurreko urteko martxoan Macron, lehen aldiz, Konstituzioa aldatzera konprometitu zen “abortu praktiken beharra zuten emakumeen askatasuna bermatzeko”. Azkenik, martxoan iritsi da aldaketa hau, nahita, behin betiko testuaren jakinarazpena martxoak 8an egin dadin, hau da, emakumearen nazioarteko egunean.

Lehen aldia da Frantziak konstituzioa aldatzen duela 2007. urtetik. Urte hartan Sarkozy-k Konstituzioaren 89 artikulutatik ia erdiak aldatu zituen errepublika “modernizatzeko”. Kasu honetan, erreforma feminismoaren konkista nagusietako bat sendotzeko egingo da.