Frantziak ofizialki debekatu ditu distantzia laburreko hegaldiak

Frantziak ofizialki debekatu ditu distantzia laburreko hegaldiak Bere helburua igorpenak murriztea da. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/frantziak-ofizialki-debekatu-ditu-distantzia-laburreko-hegaldiak/@@download/image/terminal-aeropuerto.jpg
2023/06/06

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

Bere helburua igorpenak murriztea da.
Frantziak ofizialki debekatu ditu distantzia laburreko hegaldiak

Maiatzaren 30ean Frantziako estatuak bi ordu eta erdi baino gutxiagoan trenez egin litezkeen hegaldi laburrak debekatu ditu. Helburua, hegaldiek sortzen dituzten igorpenak murriztea da.

Neurri hau 2021eko lege klimatikoan txertatua zegoen eta praktikan aplikatzen bazen ere, orain aldarrikatu da modu ofizialean. Zenbait airelineek Europar Komisiori eskatu diote neurria benetan legezkoa ote den ikertzeko.

Aldaketak Paris eta inguruko eskualdeen arteko hegaldiei eragiten diete, horien artean daude Nantes, Lyon eta Bordele.  

Legeak zehazten duenez, ibilbide bereko tren zerbitzuak maiztasunez igaro behar dute, puntuak izan eta bidaiarien beharrak asetzeko adinako konexioak eduki, ez dezaten trenaren ordez hegazkina aukeratu. 

Mota honetako bidaiak egiten dituzten bidaiariek egun berean joan-etorria egiteko aukera izan behar dute, beraien helmugan zortzi ordu igaro ondoren. 

Gobernuak ziurtatu zuen Air France-k plana beteko zuela koronabirusaren ostean babes finantzarioa eskuratu ondoren. Berak utzitako hutsunea betetzea debekatu zaie lehiakideei. 

Neurri hau frantziar politikariak jet pribatuen igorpena murriztu ala ez eztabaidatzen ari diren bitartean etorri da. Diputatu berdeek ibilbide laburreko hegaldi pribatuak debekatzeko eskatu du.